ALAZNE ESTENSORO

20 urtez azpiko Munduko Txapelketa hasi da

Alazne Estensorok 20 urtez azpiko Munduko Txapelketa jokatuko du selekzioarekin. Txapelketa Polonian jokatuko da, irailaren 5etik 27ra, eta atezain txuri-urdina David Aznarrek deitutako 21 jokalarien artean dago.

Lazkaotarra deialdiko hiru atezainetako bat da eta 21 zenbakia eramango du. Estensorok bi partida jokatu ditu orain arte 20 urtez azpiko selekzioarekin.

F multzoan arituko da, Nigeria, Kaledonia Berria eta Txinako Herri Errepublikarekin batera. Selekzioak gaur, irailak 7, ekingo dio txapelketari Nigeriaren aurka, 18:00etan. Bigarren jardunaldian Kaledonia Berria izango du aurkari, irailaren 10ean, 15:00etan; eta multzoen fasea irailaren 13an itxiko du, Txinako Herri Errepublikaren aurka, 15:00etan. Hiru neurketak Sosnowiec Arenan jokatuko dira.

Selekzioak seigarrenez hartuko du parte maila honetako Munduko Txapelketa batean. 2022an, Costa Rican, txapeldun izan zen, eta 2024an Kolonbian jokatutako azken edizioan final-laurdenetara iritsi zen.

Multzoen faseko partidak:

  • 07/09 – Nigeria | 18:00
  • 10/09 – Kaledonia Berria | 15:00
  • 13/09 – Txinako HE  | 15:00

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!