Realak 1-4 galdu du gaur goizean Zubietan Real Oviedo Femenino taldearen aurka jokatutako norgehiagokan.
Oventenseko taldea txuri-urdinak baino hobeto atera da zelaira, lehenengo minututik hainbat arrisku egoera sortuz. Etxeko taldeak ondo eutsi dio lehen minutuetako intentsitateari, baina 15. minutuan Oviedok markagailua ireki du Aninaren gol bati esker. Reala zelaian hobeto aurkitu den minutu batzuen ondoren, bisitariek tartea zabaltzea lortu dute Bucetak faltatik eginiko gol bati esker. Donostiarrek ondo erreakzionatu dute bigarren goilaren aurrean, eta arriskua sortu dute: lehenbizikoa, Sarriegiren tiro gurutzatua frontaletik, eta bigarrena, Ixiren errematea penalti-puntutik. Kanpoko aterzainak utzi ditu ezerezean aukera bikain horiek. Azken minutuetako lan handiaren ondorioz, atsedenaldiaren aurretik Realak tarteak murriztu ditu, Sarriegiren banakako jokaldi eta emanaldi handi baten ondoren, Isas bakarrik geratu da Sarayren aurrean, eta, lehenengoan ez, baina atezainaren alderaketa bikain baliatu du gola egiteko.
Aldageletatik igaro ondoren, A. Estensorok ezerezean utzi duen aukera bikoitza izan du kanpoko taldeak. Hala ere, oventensearrek berehala egin dute hirugarrena, oraingoan hamaika metrotik. Hala ere, Reala hobetzen joan da minutuak igaro ahala eta partida ia amaituta zegoenean, kanpoko taldeak azkena egin du partida guztiz erabakita uzteko.
Datorren asteburuan, Viajes Interrias Femenino taldea bisitatuko dute, garaipenarekin berriro elkartzeko helburuarekin.
We are Real!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin