BerdEguna bihar Reale Arenan

Bihar UD Las Palmasekin jokatuko den partida ez da edozelako partida eguna izango realzaleentzat, BERDE EGUNA ospatuko baita, Realak abiarazitako ekimen jasangarria, alegia. Ingurumenaz kontzientzia hartzera bideratutako jarduera batzuk egingo dira:

Ciclogreen appa: app horren bitartez, realzaleek autoa partekatu ahal izango dute partidara joateko.

Bizikleten aparkalekua: Amara Berriko bizikleten aparkalekura doazen zale guztien artean bizikleta bat zozketatuko da, IBK BIKE Realaren babesle ofizialaren bitartez. Zozketa honen oinarri araultzaileak

- Gipuzkoako Baratzetara proiektua: ekimen horren bitarteez Real Socieda Fundazioak eta Kutxa Ekoguneak ongarri sortuko da partidara doazenek jandako pipiten azalekin, ontzi biodegradagarri batean botako baitituzte.

Jolas jasangarriak FanZonen: datorren larunbatean, 12:00etatik 14:00etara, jolas jasangarri batzuk antolatuko dira realzale txikienentzat.

Ekintza atsedenaldian: Atsedenaldian, jasangarritasunarekin lotutako jolas bat egingo da hainbat zalerekin.  Ekintza hori BM Supermerkatuek babestuko du, eta irabazleak erosketetan gastatzeko 150€-ko txartel bat eskuratuko du BM supermerkatuetan erabiltzeko. 

Plastikozko botilen tapoiak biltzea: botilen tapoiak bilduko dira, eta horiekin altzari batzuk egingo ditu ASPACEk. Zortzi zilindro garden egongo dira tabernetan, eta tabernetako zerbitzariek han bota ahal izango dituzte tapoiak.

Hospitality jana: jana bilduko da Hospitality VIP eraztunean, eta jan hori jantoki sozial batera bidaliko du JATORKINek.

CO2 aztarna konpentsatzea: Bi taldeen desplazamenduen ondoriozko emisioak konpentsatuko dira Naturklima Gipuzkoako Klima Aldaketaren Fundazioaren bitartez. Ingurumen proiektuetan inbertsio bat egingo da Gipuzkoan, talde bietako plantillak partidara eramateko beharrezkoak diren hegazkinek eta autobusek igorritako CO2a atzitzearen balio berekoa.

Energia berriztagarria: Partida jokatzen den bitartean, estadioak Reale Arenaren estalkian ekoitzitako energia berriztagarriaz elikatuko da. Horrela, talde bien desplazamenduen ondorioz igorritako 12 tona CO2 konpentsatuko ditugu guztira.  Konpentsazioa Naturklimaren Borondatezko Karbono Futsaren bitartez egingo da.  Zuhaitz bakoitzak 10kg CO2 baliokide xurgatu ditzake gutxi gorabehera urtean; beraz, 1.200 zuhaitz beharko dira talde bien plantillen joan-etorrietan igorritako CO2a xurgatzeko. Zuhaitz horiekin Reale Arena moduko 2 futbol zelaik duten azaleraren baliokidea landatuko litzateke.

EKOTRADE ekintza: Informazioko 6.000 eskuorri banatuko dira Reale Arenako sarreretan, eta eskuorri horiek jan ahal izango dira.

Gainera, hainbat sari edukiko ditugu Reale Arenara garraiobide jasangarri batean (oinez, bizikletan, patinetean, autobusean, trenean, autoa partekatzen...) doazenen zale guztientzat. Parte hartzeko urratsak hauek dira:

1. Deskargatu Ciclogreen appa zure mugikorrean:

- Androidetik deskargatzeko esteka:https://bit.ly/3QrVCdo

- iOSetik deskargatzeko esteka:  https://bit.ly/4dkSj1k

2. Erregistratu zure erakundearekin eta erabili kode hau: realsociedad

3. Erabili appa modu jasangarrian egin duzun ibilbidea erregistratzeko, eta gainditu Erronka hainbat sariren zozketan parte hartu ahal izateko.

Hau da Ciclogreen appean modu jasangarrian egindako ibilbidea erregistratu ondoren erabiltzaileek eskuratu ahal izango dituzten sarien zerrenda osoa:

- Realeko jokalari bat ezagutzeko aukera, eta, gainera, auto elektriko batean esperientzia izateko aukera, Toyotaren eskutik.

- 100€-ko erosketa txartela, Decathlonen (Belartza) erabiltzeko.

- 2 VIP sarrera Real Sociedad-Valentzia partidarako.

- Realeko lehen jantzi ofizialeko kamiseta bat.

- Realeko maillot ofizial bat.

- Realeko entrenamendu ofizialeko kamiseta bat.

- Realeko motxila ofizial bat

Oinarri araultzaileak 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!