VIII. ELKARRION SARIA

Etorkizun hobe bat sortuz

Vídeo

Urteko egunik politenetakoa bizi izan da gaur goizean Zubietan. VIII. #ElkarriOn Saria ospatu da. Jokalariek bere ametsa egi bihutu dute talde txuri-urdinaren instalazioetan Real Sociedad Fundazioak ATZEGI-rekin batera (Gipuzkoako Adimen urritasuna duten pertsonen aldeko erakundea) antolatutako sari honi esker. Sari honek CIE Automotiven eta SALTO Systemsen babesa du.

Aurtengo edizioan, mutiletan, CD San Marcial eta Usurbil FT konbenituek parte hartu dute. Nesken kasuan, Ostadar SKT eta Antigua-Luberri KE konbenituak gerturatu dira. Goiz izugarri honetan, eta jokalarien ilusio eta alaitasunari esker, hesi guztiak hautsi dira. Zubietara gerturatu diren guztiak esperientzia ezin hobea bizi dute eta denon artean hesiak hausteko gai garela erakutsi dute. Mugarik gabeko etorkizuna eraiki dezagun denon artean.

Goizeko hamarretan txapelketa honen beste edizio bati hasiera eman zaio Zubieta z4 eta z5 zelaietan. Aurreko edizioetan bezala partidak 4x4 formatuarekin jokatu dira. Ehun pertsona baina gehiagok parte hartu dute 16 taldetan banaturik. Jokalari guztiek baldintza eta arau berekin parte hartu dute.

Txapelketa honi esker, gure harrobiko jokalari txuri-urdinek esperientzia berezia bizitzeko aukera izan dute, adimen urritasuna duten kirolariekin jokatu ahal izan baitute. Honek, dudarik gabe, Realeko harrobiko jokalarien formazio bidea aberastuko du. Esperientzia ahaztezina guztiontzat gaurko egunean. Jokalari guztiek ilusio handiz parte hartu dute edizio honetan.

Instalazio txuri-urdinetan jokatu ahal izatea ahaztezina eta berezia izan da. Gainera, esperientzia honek pertsonek mugarik ez dituztela erakutsi du. Zubietan izandako giroa paregabea izan da. Elkarrekin batera indartsuagoak garela berrestu egin da berriro ere.



En caso de no querer que las imágenes en las que pueda aparecer Ud. o algún menor que esté bajo su tutela sean publicadas en los canales oficiales del CLUB, por favor, háganoslo saber en la siguiente dirección de correo electrónico, y procederemos a su inmediata retirada: [email protected]. La política de privacidad correspondiente se encuentra en el siguiente enlace: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/503/1/acd80c62-c8f7-4b75-9eb4-d09362fb43cd.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!