Realak UEFA Champions League-n izan duen errendimendu bikainak arreta handia piztu du nazioartean. Horren erakusgarri da FootballCO-k, komunikabide futbolistikoetan munduko liderra denak, bere marken bidez egiten duen lehiaketa kontinentalari buruzko seriala.
Oraingo honetan, Goal.com-ek gaur argitaratu duen eta FedEx-ek babesten duen erreportaje honetan, Realak gaingiroki azaltzen du bere ikuspegi estrategikoa eta negoziokoa, izateko eta egiteko modua, baita nazioartekotzearen garrantzia ere.