Azken sailkatua iristen da Zubietara, baina horrek ez du esan nahi gure gazteentzat partida erraza izango denik, ezta gutxiagorik ere. Mila aurrekari daude, eta are gehiago Bigarren B mailan, azken postuetan dauden taldeak aurrekoei ezustekoan hartu dituztenak. Imanol Alguacilen mutilek badakite hori eta zentzu guztiak zelaian ipinita aterako dira partidara.
Burgosen lortutako puntua bikaina izango da hiruak lortzen badituzte igandean, baina horretarako dena eman beharko dute arazoak dituen baina mailara ondo heldu nahi den arerio baten aurka. Txuri-urdinek goran jarraitu nahi dute, ilusioz gainezka eta ez dute aukera galdu nahi.
3.Maila: Real C - Santutxu (larunbata, 18:15)
Ze parekatua dagoen Hirugarren Maila. Liga amaiera arte emozioa izango da. Talde asko puntu gutxitan sailkapeneko goiko postuetan. Horietako bat, gure hirugarren taldea, bihar Zubietan Santutxu jasoko duena. Sergio Franciscoren mutilek, Gasteizen galdu ostean, goiko postuetan sendotzeko garaipen berri bat bilatuko dute.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin