Realak argitasunez galdu du Santiago Bernabeun. Txuri-urdinen partida kaxkarra porrot handiarekin amaitu da. Lehen minutua bete baino lehen etxekoek aurre hartu dute eta gipuzkoarrak ez dute gaitasunik izan aurreegiteko
Berez zaila da bere etxean merengeei laurogeita hamar minutu eustea, baina gaurkoan donostiarrek minutu bat ere ez dute eutsi. Lucas Vazquezek lehen erasoan buruz gola egin du eta hor hasi da partida amaitzen. Realak ez zuen minik egiten erasoan eta etxekoak atsedenaldira lau goleko errentarekin joan dira Ronaldoren bi eta Kroosen beste batekin.
Bigarren zatian neurketaren intentsitateak behera egin du. Realak aldea murrizteko aukera izan du baina Juanmiren burukada, korner batean, zutoinera joan da. Partidaren azken txanpan iritsi da gola. Bautistak ondo amaitu du, area barruan eta ezkerrez, Oyarzabalen pase bat. Ondoren etxekoen bosgarrena iritsi da, Ronaldorena.
Txipa aldatu behar da. Ez dago besterik. Europak ez du hutsik barkatzen eta aurrera egiteko Realak gaur emandako aurpegiaren guzti kontrakoa eman beharko du.
Fitxa teknikoa:
Real Madrid: Navas, Carvajal, Sergio Ramos (kap), Varane, Marcelo, Kroos, Modric (Kovacic, min.62), Asensio (Bale, min.72), Lucas V. (Isco, min.62), Ronaldo y Benzema.
Real Sociedad: Rulli, Odriozola, Aritz, Raul Navas, De la Bella, Illarra, Zurutuza (Zubeldia, min.60), X. Prieto, Canales (Bautista, min.60), Oyarzabal y Juanmi (Guridi, min.83).
Golak: 1-0: Lucas V., min.1. 2-0: Ronaldo, min.27. 3-0: Kroos, min.34. 4-0: Ronaldo, min.37. 4-1: Bautista, min.74. 5-1: Ronaldo, min.80. 5-2: Illarra, min.83.
Epailea: Hernandez Hernandez. Txartel horia erakutsi die etxeko Carvajaleri eta kanpoko De la Bellari.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin