CD ARENTEIRO 1-1 SANSE

Gehiago lortzeko merituak

Vídeo

Sansek bana berdindu du Arenteiroren aurka gaur arratsaldean Espiñedoko zelaian. Txuri-urdinak hobeak izan dira ia partida osoan zehar eta irabazteko aukera nahikoak izan dituzte, baina lortutako puntuarekin konformatu behar izan dute.

Donostiarrek indartsu ekin diote neurketari. Azkunek ezkerkada batekin izan du lehena, gutxigatik joan dena. Fiabemak ere, Diegok bi alditan harrapatu duen errematearekin, oso gertu izan du gola. Partida berdinduz joan da minutuek aurrera egin ahala eta Alvaro Ramonek etxekoen onena izan du langa gainetik joan den ezkerkada batekin. Gure filialak estutzen jarraitu du, Marinen eta Ruperezen pare bat jaurtiketekin, eta gola sartu ahal izan dute. Eta atsedenaldia baino lehentxeago, oraingoan bai, iritsi da gola: Fiabemaren ezkerkada buruz burukoan eta aldaratzea Marinek baliatu du baloia sare barrura bidaltzeko. Atsedenaldian aurretik markagailuan merezimendu osoz.

Baina pozak gutxi iraun du eta partida hasi bezain laster Ivan Ramosek lehia berdintzea lortu du area barrutik egindako jaurtiketa indartsuarekin. Aukerak, berdinketaren ondoren, txuri-urdinenak izaten jarraitu dute: Ruperezen eskuinkada Diegok kornerrera bidalita, Gotiren ezkerkada bikoitza atezainak berriro aldenduz, Gotiren beste bat langan jo duena... Kontaezinak. Ourensetarrek ez dute ia arriskurik sortu, Fragak kornerrera desbideratu duen Gerren ezkerkada urrun bat izan ezik. Azkena Baldak izan du buruz, baina apur bat desbideratuta joan da.

Berdinketa gazi-gozoa berdegunean nagusi izan den Sanserentzat. Datorren asteburuan, aukera berria etxean Sestao Riverren aurka.

Fitxa teknikoa:

CD Arenteiro: Diego Garcia (kap.), Jordan, Javi Moreno, Ger, Alvaro Ramon, Tiago, Esquerdo (Manin, min. 64), Ivan Ramos (Romay, min. 83), Cardero (Markitos, min. 83), Chacon eta Santos (Marino, min. 64).

Sanse: Fraga, Ruperez, Martin, Camara (P. Rodriguez, min. 81), Balda (Astigarraga, min. 76), Gorrotxategi (kap.), Marín (E. Garcia, min. 76), Goti, Dadie, Azkune (Arzak, min. 81) eta Fiabema (Mariezkurrena, min. 63).

Golak: 0-1: Marin, min. 38; 1-1: Ivan Ramos, min. 49.

Árbitro: Bestard Servera. Txartel horia erakutsi die etxeko Esquerdo eta Javi Morenori eta kanpoko Marini.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!