Gure emakumezkoen taldeak, aurredenboraldia joan den astean hasi ondoren, gaur goizean bere lehen entrenamendua bete du berdegunean. Txuri-urdinak z7ra atera dira baloiari lehen ukituak eman eta ikasturte hasiera prestatzen joateko. Intentsitate eta exijentzia handiko saioa izan da, eta bigarren lan-aste honi indartsu ekiteko balio izan duena.
Lehen taldeko jokalariekin batera, bigarren taldeko hauek batu dira aurredenboraldia egiteko: Nahia Azpirotz, Ane Isasisasmendi, Iraia Soroa eta Maite Mendiburu.
Staff osoa:
Gure emakumezkoen taldearen staff osoa honela osatuko da:
Lehen entrenatzailea: Arturo Ruíz
Bigarren entrenatzailea: Fernando Torres
Atezainen entrenatzailea: Beñat Etxebeste
Prestatzaile fisikoak: Beñat Erkizia y Paul López
Analista: Ángel Martin
Medikua: Amaia Egea
Berregokitzailea: Eider Calahorra
Fisioterapeuta: Leire Ezquerro
Nutrizionista: María Bulla
Egitura emozionalaren arduraduna: Nora Unanua
Delegatua: Eli Capa.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin