Sansek Merida hartuko du igande honetan Zubietako Jose Luis Orbegozo zelaian. Txuri-urdinek Bigarren Mailara igotzeko playoffetako lehen kanporaketaren itzulerari aurre egin beharko diote joaneko emaitzaren abantailarekin (0-1). Helburua lortu eta Romano José Fouton lehen pausoa eman ondoren, gure filialak lana bukatu eta finalerako sailkatu nahi du. Meridarrak gutxienez gol bateko aldearekin irabazteko premiarekin iristen dira (kanpokoek garaipena lortuz gero luzapena egongo litzateke, baina ez penaltiak, Sanse hirugarren geratu baitzen eta Merida laugarren) eta arriskatu egin beharko dute sailkapena lortu nahi badute. Dena ematera. Aupa Sanse!
"Meridan ireki genuena itxi"
Iosu Rivasek, Sanseko entrenatzaileak, komunikabideen aurrean hitz egin du gaur goizeko entrenamenduaren aurretik, eta taldeak "Meridan ireki genuena ixteko" gogoa agertu du.
PARTIDAK ZUZENEAN
PARTIDAK ZUZENEAN
Gure taldeek asteburu berri bati aurre egingo diote. Real Sociedad TVren bidez ikusi ahal izango diren partidak hurrengo hauek dira:
Igandea:
20:00 Euskal Kadetea (Copa) – SD Leioa (RSTV)
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin