Datorren abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da, baina gaur hasiera ematen zaio Euskaraldiari, gaur hasi eta abenduaren 3a arte izango den ekimena eta euskararen erabilera areagotzea eta hizkuntza ohituretan eragitea helburu duena. Proposamena zertan datza? Egun horietan zehar euskara hitz egin edo ulertzen dugun guztion artean euskaraz harremana izatea.
Realak bat egin du ekimen honekin eta bertan parte hartuko du. Egun horietan zehar lehen taldeko kideen prentsaureekoak Euskaraldian parte hartzen duten jokalariek emango dituzte. Horietako lehena, bihar bertan, Asier Garitano entrenatzailearekin. Garitanoren agerraldia euskaraz soilik izango da (aldibereko itzulpena izango da eskatzen duten hedabideentzat).
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin