REAL SOCIEDAD 1-1 DEPORTIVO ALAVES

Zapore ona

Vídeo

Batzuetan puntu batek zapore ona uzten du etxean. Realak berdinketa batekin hasi du ikasturtea Deportivo Alavesen aurka. Lehen zatian Remirok ikusi duen txartel gorriak baldintzatuta, gipuzkoarrek gogor jo dute eta puntu bat berreskuratu dute luzapeneko minutuetan.

Norgehiagoka etxekoen nagusitasunarekin hasi da, nahiz eta lehen aukera argia babazorroek izan duten, Zubeldiak Guridiren erremate argia eragotzi ostean Remiroren aurrean. Txuri-urdinek arrisku jokaldi bakarra izan dute, gora joan dena Merinoren erremate batekin. Partida baldintzatuta geratu da ordu erdia pasata, Remirok eskuarekin baloia ukitu eta txartel gorria ikusi duenean.

Bigarren zatian ez zen ezer gertatzen ari eta Merinok penaltia egin dio Guevarari. Riojak Marrero gainditu du. Hortik aurrera dena zaildu da, eta talde txuri-urdina ez da eroso sentitu. Hori bai, donostiarrek gertu izan dute berdinketa, bai Kuboren jaurtiketa batean, langara joan dena, baita Sadiqen burukada batean ere, Siverak gelditu duena. Dena galduta zegoela zirudienean, area barruan aldaratze bat baliatu du Zubimendik berdinketa sartzeko. Azkenekoan ere, Sadiqen erdiraketa batean, Merinok gertu izan du txuri-urdinei bigarrena garaipena eskuratzeko.

Realak berdinketa batekin hasten du urtea, eta egoera ikusita, ontzat eman behar da. Erronka eta pizgarri asko ditugu aurretik 2024an. Haien bila. We are Real.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Traore, Zubeldia, Le Normand, Tierney (Aihen, min.92), Zubimendi, Merino, Brais Mendez (Sadiq, min.86), Take (Zakharyan, min.92), Oyarzabal (kap)(Barrene, min.86) eta Andre Silva (Marrero, min.39).

Deportivo Alaves: Sivera, Gorosabel, Tenaglia, Marin, Javi Lopez, Blanco (Carlos, min.55), Guevara, Guridi (Benavidez, min.70), Rebbach (Kike, min.55), Rioja (kap)(Alkain, min.94) eta Samu (Giuliano, min.70).

Golak: 0-1: Rioja (pen.), min.76; 1-1: Zubimendi, min. 97.

Epailea: Garcia Verdura. Txartel horia erakutsi die etxeko Zubeldia, Traore, Carlos Fernandez, Oyarzabal eta Sadiqi eta kanpoko Rebbach eta Samuri. Txartel gorri zuzena erakutsi dio etxeko Remirori 35. minutuan.

Asistentzia: 34.051 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!