Real Sociedad nº130 vs Celta
realaren aldizkari ofiziala 17 RS campusa Martxan Etxeko txikienek udaz gozatzen hasi dira Zubietan. Asteehenean hasi zen Udara Realarekin programa RS campusarekin. Denok ezagutzen dugun edizio atipiko honetan, haurrak, beti bezala, primeran pasatzen ari dira gure campuseko sei txandetatik lehenengoan. Agintariek ezarritako osasun-neurri guztiak zehatz-mehatz betez, 2008 eta 2011 artean jaiotako txikiak ingurune paregabean eta Real Sociedad Fundazioko monitoreekin dibertitzen hasi dira. Hamabi laguneko lau multzotan banatuta, Zubietako instalazioak eta Landaberri Ikastola joko eta kirol- jarduera ugariren eszenatoki izaten ari dira dagoeneko, betiere osasun-agintariek ezarritako prebentzio-arauak betez. Uda desberdina da, baina dibertsioa berdina da.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NTEwODM=