Real Sociedad nº138 vs Granada

realaren aldizkari ofiziala 17 1988ko azaroaren 8an beste derbi bat ospatzen zen Anoetan. Bi taldeak Europan emaitza onak lortzetik zetozen, baina ligan ez ziren ondo hasi. Partida zirraragarria izan zen, lehiatua, polemika dosiarekin eta Anoetan bizi izan den finalik ikusgarrienetako bat. De Paulak markagailua ireki zuen 3. minutuan eta Sa Pintok 2-0ekoa jarri zuen 12. minutuan area kanpotik jaurtiketa bikaina eginda. 14. Minutuan Larrazabalek gola sartu zuen penaltiz. Bigarren zatian, Athleticek berdinketaren bila jo zuen, baina Realak ere aukera onak izan zituen. 89. minutuan Imazek bigarren txartel horia ikusi zuen Athletic 10ekin utziz eta 91. minutuan Imanol Etxeberria atezain zuri-gorria ere kanporatu zuen epaileak, Larrazabal jarri zen atepean. 95. minutuan, Athleticeko talde guztia, atezaina barne, falta bat errematatzera igo zen eta, ondorengo jokaldian, Kovacevicek baloia eskuratu zuen eta, zelai erdia zeharkatu ondoren, ate hutsik sartu zuen gola. Kraussek jokalari hauek zelairatu zituen: Alberto, Aitor Lopez Rekarte, Loren, Antía (Pikabea), Aranzabal, Gomez, Jauregi, Sa Pinto, De Pedro (Idiakez), De Paula (Cvitanovic) eta Kovacevic. BIDEOA IKUSI: https://www.youtube.com/watch?v=2mypf-wEEQM Derbi dardartia

RkJQdWJsaXNoZXIy NTEwODM=