Real Sociedad nº140 vs Eibar
16 boletín oficial de la real sociedad de fútbol Aitorren omenez 1998ko abenduaren 13an, Aitor Zabaleta hil eta egun gutxira, Reala Madrilera itzuli zen, Real Madrilen aurka Santiago Bernabeun jokatzeko. Norgehiagokak Aitor omentzeko balio izan zuen, gure jokalariek bere izena eraman zuten elastikoetan, minutu bateko isilunea egin zuten eta talde bakoitza aurkariaren banderarekin zelairatu zen. Kirol arloan, oraingoan garrantzi gutxien zuena, Realak, partida bikaina jokatu arren, 3 eta 2 galdu zuen. Roberto Carlosek ordu laurdenera aurreratu zituen etxekoak. Bigarren zatian Kovacevicek berdinketa lortu zuen, baina bost minutu geroago Raulek etxekoak aurreratu zituen. Reala ez zen behera etorri eta Darkok markagailua berdindu zuen, baina partida amaitzeko lau minutu falta zirenean Seedorfek madrildarren garaipenaren gola lortu zuen. Kraussek jokalari hauek zelairatu zituen: Alberto, Fuentes, Antía, Pikabea, Aranzabal, Gómez, Gracia (Jauregi), Idiakez (Aldeondo), De Pedro (Mutiu), Sa Pinto eta Kovacevic. https://www.youtube.com/watch?v=Or2Va1tAOfI
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NTEwODM=