Real Sociedad nº140 vs Eibar
18 boletín oficial de la real sociedad de fútbol Umerik ez jostailurik gabe Gabonetan Aurtengoa aurreko urteetatik desberdina da. Eguberriak beti bereziak badira etxeko txikienentzat, aurtengoak, jakina denez, are gehiago. Gipuzkoako Gurutze Gorriaren "bere eskubideak jokoan" kanpaina abian da eta seigarren urtez jarraian Real Sociedad Fundazioak harekin bat egiten du. Ahalik eta jostailu gehien bildu nahi ditu, Gabonetan haur bat ere ez dadin geratu bere oparirik gabe. Guztion artean lortu behar dugu haur bakar bat ere ez geratzea opari bat ireki gabe data berezi hauetan, nahiz eta bere familia- egoera zaila izan. Aurten, begi-bistako arrazoiak direla eta, jostailuak ez dira Realaren partidetako batean aldez aurretik entregatuko, ohi bezala, baina Gurutze Gorriak hainbat entrega-puntu ditu probintzia osoan, kausa eder horrekin kolaboratu nahi duten guztientzat
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NTEwODM=