txuri urdin - Real Sociedad 144

realaren aldizkari ofiziala Real Sociedad Challenge ekitaldiaren lehen edizio honetan hiriko sei ikastetxek hartu zuten parte: St. Patrick ‘s English School, Ekintza Ikastola, Santo Tomas Lizeoa, Jesuitak Donostia, Salesianos Donostia Ikastetxea eta Aldapeta Maria Ikastetxea. Hasiera eman zitzaionetik, 257 parte-hartzaileak proposatutako erronkako prestakuntza-ibilbide baten bidez aritu ziren lanean, Reale Arena estadioari lotuta, 3D teknologiaren laguntzaz elkarbizitzarako espazio bat sortzeko. Bi hilabetez, Sketch up, Design Thinking eta Elevator Pich saio teknikoak egin dituzte diseinuaren gaitasun teknikoetan sakontzeko, bai eta sormenari, prozesuen diseinuari eta proiektuen aurkezpenari lotutako berrikuntza- gaitasunean sakontzeko ere. Hauek izan dira ideia irabazleak: • Jatorrizko ideia onena. Ezin izango diozu ihes egin Realaren historiari eta etorkizunari buruzko sentimenduari. Los Txiribitones taldea, Aldapeta Maria Ikastetxekoa. • ´Eguneroko erabileran publikoarekin konektatzeko ideiarik onena. ERREALETIK haratago: janaria modu osasungarrian prestatzen ikasteko gunea. 4.B taldea Jesuitak. • Partidaren egunean publiko zabalarekin konektatzeko ideiarik onena. Erreala Guztiontzat-Denok bizi dezakegu Erreala: espazio integratzailea, aniztasuna duten pertsonek ingurune lasai eta atseginean partidaz gozatzeko aukera izan dezaten. 7. Ekintza taldea. • Claim-hedapen-komunikaziorik onena. REALZALEKU. Aldapeta Maria Ikastetxeko 2CF taldea. • Diseinu teknikorik onena. Ekintza 4 taldea. • Aurkezpen onenaren aipamen berezia. Los Txirinbolos taldea (St Patrick ‘s English School). Real Sociedad Challenge proiektua Donostiako Ekonomia Bultzatu eta Sustapeneko zinegotzigoaren estrategiaren barruan kokatzen da, berrikuntzari lotutako gaitasunak garatzea eta trebatzea sustatzen baitu, hiriko gazteei zuzenduta. Joan den urrian egin zen Weekinn Berrikuntzaren VIII. Astea baliagarria izan zen Real Sociedad Fundazioaren bidez Realarekin partekatutako proiektu honi hasiera emateko. Proiektu horren helburua, besteak beste, gazteen talentua bultzatzea da, teknologia berrien ezagutzaren eta erabileraren bidez.

RkJQdWJsaXNoZXIy NTEwODM=