txuri urdin - Real Sociedad 145

boletín oficial de la real sociedad de fútbol LASARTE-ORIAko TXIKIZIKLOA Sasoeta eta Zumaburuko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako 110 ikasleak Txikizikloan izan dira eta interes handia erakutsi dute. Aurkezpena amaitzean egindako galderen kopuruak erakutsi du ikasleek aurretik landu dutela gaia gelan, hilabete batzuk lehenago bidali zitzaien unitate didaktikoari esker. Aldaketa klimatikoa zen gai nagusia, eta TXIKIZIKLOAREN helburua guztion esku dagoela kontzientziatzea da, gure itsaso eta ozeanoak salbatu eta arintzen laguntzeko. Gure ahalegin guztia egiten dugu mezua haurrei helarazteko, REALAren Fundazioaren antolakuntzari eta GAEA Elkartearen ponentziari esker. Bisitan, gainera, haurrek itsas zaborrekin duten arazoarekin lotutako hainbat film labur proiektatu dituzte.

RkJQdWJsaXNoZXIy NTEwODM=