txuri urdin - Real Sociedad 148

boletín oficial de la real sociedad de fútbol Aste honetan Kopa irabazi dugu eta 1909an txapeldun izan ginen lehen aldiz. Gure klubaren historiako lehen titulua izan zen. Finala Madrilen jokatu zen, 1909ko apirilaren 8an. Donostiarrek eta madrildarrek 3 eta 1ekoarekin amaitu zuten finala. Mac Guinnessek 0-1ekoa lortu zuen atsedenaldira joan baino lehen. Simmonsek aldea handitu zuen bigarren zatia hasi eta gutxira, baina Giraltek aldea murriztea lortu zuen buruz egindako erremate batekin. Hamar minuturen faltan Mac Guinnessek 3 eta 1ekoa lortu zuen. Españolek azken aukera bat izan zuen, baina Neirak penaltia zutoinera bota zuen. Hamaikakoak hauek izan ziren: Club Ciclista: Bea, A. Sena, Arocena, Arrillaga, Echeverría, Rodríguez, M. Sena, Lacort, McGuinness, Simmons eta Birebén. Español: Lemmel, Carruana, Mendez, YARZA, Kindelan, Heredia, A. Giralt, J. Giralt, Neira, Morales eta Rodriguez. 1909ko Kopako txapeldunak

RkJQdWJsaXNoZXIy NTEwODM=