txuri urdin - Real Sociedad 148
realaren aldizkari ofiziala 2013 urtetik Realak eta Athleticek elkarren arteko Ligako partida jokatu duten bakoitzean Bertso Derbia ospatu izan dugu. Donostian, Antzoki Zaharrean, dagoeneko urteroko hitzordu berezi batetan bihurtu da. Aurtengoa, berriz, desberdina izan da. Kirol egutegiak ez digu lagundu aurtengo Berso Derbia betikoa bezala izan dadin. Pandemiaren egoerak ere zuhurtasunez jokatzera bultzatu gaitu. Horregatik, aurtengoa desberdina izan da. Maialen Arzalluz, Reala ordezkatzen, eta Xabat Galletebeitia, Athletic, aritu dira gure sare sozialetan eta webgune ofizialean argitaratu dugun bideo baten bidez bertsotan. Aurtengoak horrela izan beharko du. Badago bertsozale eta futbolzalerik urteroko hitzordu honen zain dagoena. Horiei esan, ahal dugunean, berriz ere ekingo diogula ohizkoari. Kirola eta kultura uztartzeko ahalegina da Bertso Derbia. Reala eta Athletic fundazioek gizalegezko futbol zaletasunaren alde egindako ahalegina ere bada Bertso Derbia. Taldeen arteko lehiatik haratago kirolak eta kulturak batu egiten gaituztela sinetsita. Horrez gain, Reala Sociedad Fundazioak euskararen normalizazioan egiten duen ahaleginean kokatzen da Bertso Derbia. Gure hizkuntza eta gure kulturarekiko konpromisoan sakontzeko balio du. Bertso derbia berezia aurtengoa
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NTEwODM=