txuri urdin - Real Sociedad 211

10 boletín oficial de la real sociedad de fútbol Mikel 2018ko udan iritsi zen Realera. Taldearen eskutik hazten hasi zen eta bere errendimenduak gora egin zuen etengabe. Bere arrakasta pertsonalak talde txuri- urdinarenak izan ziren eta gurekin egon den urteetan oso emanaldi bikainak utzi dizkigu. Azken bosturtekoaren lorpenetan funtsezko jokalaria izan da. Nafarra gure zelai erdian egonda une zoragarriak bizi izan ditugu. Inoiz ahaztuko ez dugun zerbait izango da La Cartujan Porturi ipini zion pase zoragarria. Futbolari eta taldekide bezala eredu, Merinok familia txuri-urdin osoaren esker onarekin doa. Asko eman diogu eta berak bere onena eman digu. Orain beste erronka bati egingo dio aurre, eta onena opa diogu. Hau beti izango da zure etxea, Mikel. Ikus ezazu Mikelen agurra: Mikel Merinoren agurra “Familia bat uzten dut” https://youtu.be/ w3p2FHa_HVk

RkJQdWJsaXNoZXIy NTEwODM=