txuri urdin - Real Sociedad 214

10 boletín oficial de la real sociedad de fútbol Gure harrobiko jokalariek osatutako talde batek U21 Premier League Internacional Cup txapelketa jokatuko du. Ingalaterrako ligak antolatutako lehiaketa da, eta, talde britainiarrez gain, Europan harrobia lantzen duten talde onenetako batzuek ere parte hartuko dute euren artean indarrak neurtzeko. Lehiaketa hau 2003tik aurrera jaiotako jokalarientzat da eta txuri-urdinek Sanse, Real C eta jubenilen arteko konbinatu batekin jokatuko dute. Oscar Fernandezek zuzenduko du taldea. Estreinaldiko partidan 2-2 berdindu zuten Crystal Palace taldearen aurka eta beste hiru neurketa izango dituzte multzoen fasean: • 10/22: Brighton – Real Sociedad • 11/26: Chelsea – Real Sociedad • 10/12: Southampton – Real Sociedad Gure harrobiko EASO taldeak Hego Koreara bidaiatu du K League International Youth Cup txapelketa jokatzeko. Irailaren 28an hasi eta 4ra bitartean jokatu da Incheon hirian. Everton FC (Erresuma Batua), FC Augsburg (Alemania), Kashiwa Reysol (Japonia), Shandong Taishan (Txina) eta RCD Espanyol izan dira talde txuriurdinaren aurkariak. K League International Youth Cup Txapelketa honen helburua Koreako gazte taldeen lehiakortasuna hobetzea da, baita nazioarteko trukeak sustatzea ere. Federazioak eta Incheon Hiriko Futbol Elkarteak antolatu eta gainbegiratzen dute txapelketa, eta gazteak prestatzeko balio du, euren herrialdeetan denboraldia hasi aurretik edo hasi berritan. U21 Premier League Internacional Cup txapelketan

RkJQdWJsaXNoZXIy NTEwODM=