txuri urdin - Real Sociedad 214

boletín oficial de la real sociedad de fútbol 16 IKUSI BIDEOA Iraileko MVP Dagoeneko ezagutzen dugu zein izan den, gure zaleek aukeratuta, iraileko MVP-a. Gure webgunean erregistratutako erabiltzaileek bozkatu egin dute bere jokalari onena zein den Getafe CF, Real Madrid, RCD Mallorca, Real Valladolid eta Valencia CF taldeen aurkako partiden ostean hilabete honetako MVP sailkapena zehazteko. Irabazlea Luka Sučić. Txuri-urdinak 6 puntu lortu ditu, beraz, bera da MVP-a. Gure web gunean erregistratu diren eta bozkatu duten zaleen artean zozketa egin da Luka Sučićen kamiseta eta BM Supermerkatuan, babesle ofiziala, 100 euroko erosketa irabazteko. Irabazlea Jesus Gabilondo. Zorionak!  Funtzionamendua: Partida bakoitzaren ostean MVP- aren bozketa irekitzen da da. Behin epea itxita, botu gehien lortu dituzten jokalariek 3, 2 eta puntu 1 izango dute sailkapen nagusirako. Hilabetearen amaieran, puntu berdinketa badago jokalari desberdinen artean, jokalari bakoitzak jasotako botu kopurua begiratuko da berdinketa saihesteko. “Oso harro kolore hauek eramateaz” Aurreko jardunaldia biribila izan zen. Garaipen handia, joko ona eta bizitzea tokatzen zitzaigun une zirraragarri asko. Horietako bat atsedenaldian gertatu zen, duela 50 urte Europan jokatu zuen lehen Reala omendu genuenean. Bixio Gorriz beteranoen presidenteak lagunduta, talde mitiko hartako ordezkaritza batek zelaira salto egin zuen errekonozimendu polit bat jasotzeko.

RkJQdWJsaXNoZXIy NTEwODM=