Txuri Urdin - Real Sociedad 215
realaren aldizkari ofiziala 11 Salgai daude jada gure emakumezkoen lehen taldeak Reale Arenan jokatuko duen partidarako sarrerak. Azaroaren 17an, 18:00etatik aurrera, Athletic Club taldearen hartuko dute Ligako derbia jokatzeko. Gogoratu klubeko bazkideek beraien txartelarekin sartu beharko dutela. RS Fanek doako sarrera eskatu beharko dute goiko formularioaren bidez. Hala nahi duten bazkide eta RS Fanek gonbidapen bat eskatu ahal izango dute formularioaren bidez. Formulario hori azaroaren 15eko 12:00ak arte irekita egongo da, edo gonbidapenen kopurua agortu arte, eta, ondoren, gonbidapenak formularioan adierazitako posta elektronikoan bidaliko dira. Autobusen informazioa Datozen egunetan partidarako autobus txartelak hartzeko epea irekiko da eta horri buruzko informazio gehiago emango da. Bi linea egongo dira: 1. linea: UROLA KOSTA. Geldialdiak Legazpin, Zumarragan, Azkoitian, Azpeitian, Zestoan eta Zumaian. 2. linea: DEBA-GOIENA. Geldialdiak Arrasaten, Bergaran, Elgoibarren eta Deban. Linea horiek autobusaren %50eko okupazioaren mende daude. Bestela, linea kendu egingo litzateke. Euskal Derbia Reale Arenan Sakatu HEMEN gonbidapena eskatzeko Sakatu HEMEN sarrerak erosteko
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NTEwODM=