Txuri Urdin - Real Sociedad 215

realaren aldizkari ofiziala 15 RS FUNDAZIOAREN TXOKOA AMETS BAT 2024-2025 denboraldia hastearekin batera ikasturte berria ere hasi da eta, honen eskutik, Amets Bat ekimena ere. Gipuzkoa osoko 70 ikastetxek eman dute izena programa honetan. Honela, urritik maiatzera bitartean, LH5eko ia 3.000 haurrek Reale Arena bisitatu eta Realaren historia, baloreak eta kirol-ibilbidea ezagutzeko aukera izango dute, gure monitoreekin batera inguruko kirol-instalakuntzetan joku ezberdinetan jolasteko eta, bazkal- ostean, Aquiarium-era edo Chillida Lekura bisita egiteko. Dagoeneko badira 19 urte ekimen hau hasi genuela eta duen harrera onak egindako bideari eusteko nahikoa arrazoi ematen digu. Eskerrik asko gu aintzat hartzeagatik zuen aukeren artean.

RkJQdWJsaXNoZXIy NTEwODM=