txuri urdin - Real Sociedad 217

realaren aldizkari ofiziala 15 RS FUNDAZIOAREN TXOKOA EZ DADILA UMERIK JOSTAILURIK GABE GERATU Haur gipuzkoar bakar bat ere ez dadila geratu oparirik gabe Gabonetan. Hori da Gipuzkoako Gurutze Gorriaren “Jostailu hezitzailea” kanpainaren helburua, eta Real Sociedad Fundazioak ere bat egingo du kanpainarekin. Beste behin ere, helburua da haur bat ere, bere familia-egoera zaila izan arren, ez dadila geratu oparirik ireki gabe data berezi hauetan. Olentzero edo Errege Magoak iristen diren egun hori guztiontzat egun berezia izatea nahi dugu, salbuespenik gabe. Ekintza hau abenduaren 15ean egingo da, Las Palmasen aurkako partida aprobetxatuz. Bilketa-gune bat jarriko da estadioko dendaren alboan, zale guztiek kausa horretan lagundu ahal izan dezaten eta horretarako jarritako karpetan jostailu berri bat emanez lagundu dezaten. Emateko beste modu batzuk Jostailuak partida egunean egokitutako bilketa-gunean entregatzeaz gain, abenduaren 22 arte, Gurutze Gorriaren Donostiako, Eibar-Ermuko, Debagoieneko, Elgoibarko, Irungo, Errenteriako, Tolosako, Hondarribiko, Zarauzko, Andoaingo eta Goierriko egoitzetan entregatu ahal izango dira. Ezinbestekoa da jostailua berria izatea, ume bat bera ere egun berezi hauetan desberdin senti ez dadin.

RkJQdWJsaXNoZXIy NTEwODM=