txuri urdin - Real Sociedad 217

boletín oficial de la real sociedad de fútbol 16 Sentimendu txuri-urdina BIDEOA BIDEOA Jon Mikel Aramburu protagonista nagusia izan zen asteartean Irungo BM Supermerkatuetan, Mendibil Merkataritza Gunean. Eskuin hegaleko atzelariak gozatu eta txuri-urdin txikienei gozarazi zien arratsalde berezi batean bertara hurbiltzeko aukera izan zuten guztientzat. Elena Garciak ere bere oparia jaso zuen, zozketaren irabazlea izan baitzen boto-emaileen artean. Funtzionamendua. Partida bakoitzaren ondoren MVPa bozkatzeari ekiten zaio. Epea itxi ondoren, boto gehien eskuratu duten hiru jokalariek 3 puntu, 2 puntu eta puntu 1 lortzen dituzte, sailkapen orokorrerako. Hilaren bukaeran, kontaketa globalean, hainbat jokalariren artean puntu berdinketa gertatzen bada, futbolari bakoitzak jasotako boto kopuruak edukiko du lehentasuna. Bisita gogoangarria Jesus Mari Zamorak gogora ekarri zituen, berrogei realzalerekin batera, Realaren historiako hainbat une eta etapa paregabe, Reale Arenako Tourrean. Bertan, urte zoragarri haietan bizitako guztia partekatu eta gogoratu zuen Zamorak. Handi eta txikiek, protagonistaren bizipen eta pasadizoen artean, entzun zuten gure txuri-urdin handiak  zer sentitu zuen gure lehen Liga ekarri zuen gola sartutakoan: “Dena sentitu nuen eta ez nuen ezer sentitu. Ez dakit zergatik joan nintzen burdinazko hesira, ez nuen inoiz hori egin lehenago. Ez nuen uste gol horrekin Ligako txapeldunak ginenik”. Tourrean parte hartu zutenen artean, Jonek irabazi zuen denboraldi honetako lehen kamisetaren zozketa, Zamora izenarekin eta bere 10. dortsal mitikoarekin. Bixio Gorrizekin, Xabi Prietorekin, Aitor López Rekarterekin eta Jesus Mari Zamorarekin gozatu ondoren, laster bisita gehiago iragarriko dira oso gonbidatu bereziekin. Zer ikusiko den? Bisitariak Europako estadiorik abangoardista eta modernoenetakoan sartu ahal izango du. Ordubete inguruko bisitan ezagutuko ditu auditorioa, taldearen autobusa hartzen duen parkinga, garaikur garrantzitsuenen tunela, Realarekin 500 partidatik gora jokatu duten izarren pasabidea, aldagelak, aulkiak, prentsa-aretoa eta palko presidentziala. Esperientzia birtualaz ere gozatu ahal izango du. Edozein publikorentzat diseinatutako bisita da. Mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako ibilbidea du eta hainbat hizkuntzatan jarraitu ahal izango da.

RkJQdWJsaXNoZXIy NTEwODM=