txuri urdin - Real Sociedad 219

realaren aldizkari ofiziala 15 RS FUNDAZIOAREN TXOKOA Real Sociedad Fundazioak 'Bizikletaz Adinik Ez' proiektua bultzatzen jarraitzen du. Donostiako irabazi-asmorik gabeko erakundea da eta bere etxe edo egoitzetatik ateratzeko zailtasunak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzen saiatzen dira, hirian zehar trizikloetan paseatzeko aukera eskainiz. Ekimen honekin, adinekoen eta dibertsitate funtzionala duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeaz gain, haien jarduera kognitiboa indartzea ere lortzen da. Era berean, oso une zirraragarriak bizitzen dira; izan ere, irteera horien bidez iraganeko lekuak, emozioak eta egoerak gogoratzeko eta berriro bizitzeko aukera ematen diete bertara joanez. Gabon hauetan Donostian egin zuten irteera Matia Fundazioako Elizaran Eguneko zentroko kideek. Besteen bizitza hobetzeko eta errazteko modu bikaina. BIZIKLETAZ ADINIK EZ Alaitasunez betetako ibilaldiak

RkJQdWJsaXNoZXIy NTEwODM=