txuri urdin - Real Sociedad 223
realaren aldizkari ofiziala 15 Denboraldi honetan 50 urte bete dira Europako txapelketetan lehen aldiz parte hartu genuenetik. Txekiar Errepublikako Ostrava hiria, 1975ean, beste hitzordu historiko batean amaituko den bide zoragarri baten lehen harria izan zen, lehenik ostegun honetan etxean eta astebete barru futboleko tenplu batean: Old Trafford. Kanporaketa berezi hau dela eta, klubak Europan gure presentzia oroitzeko adabaki bat kaleratu du bere zaleentzat. Mende erdia gure estreinaldetik, hogei bat partaidetza eta segidako bost sailkapen, harrotasunez erakutsiko dugun logo batean islatzea merezi dutenak. 50 urte harrotasunez “Izugarria da, zoriontsua naiz” boletín oficial de la real sociedad de fútbol 15 Sakatu HEMEN eta erosi Sakatu HEMEN eta ikusi bideoa Errege Kopako partidaren harrera ahaztezina izan zen. Denboraldiko gau handienetako baterako diseinatutako ibilbide berriak bikain funtzionatu zuen, eta milaka eta milaka realzalek inguratu zuten Reale Arena, finalaurrekoaren aurr etik taldeari azken bultzada emateko. Real Sociedad TV -ek esperientzia hau gure zaleen begietatik bizi nahi izan zuen eta horretarako ahalik eta laguntza onena izan zuen. Mikel Bermejo donostiarra, komiko, gidoilari eta aurkezle ezaguna, gure jendearekin nahastu zen, bere jendearekin, autobusa iritsi bitartean sentitzen ziren emozioak kontatzeko, mikrofonoa eskuan. Mikel Bermejorekin kolaborazioak Denboraldia amaitzear den honetan, Mikel Bermejok klubarekin elkarlanean jarraituko du, ikuspegi egiazko, gertuko, dibertigarri eta “oso txuri urdin” batetik, klubaren eta, jakina, gure zaleen pasadizoak, bitxikeriak eta istorioak kontatzeko.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NTEwODM=