txuri urdin - Real Sociedad 225
realaren aldizkari ofiziala 15 boletín oficial de la real sociedad de fútbol 15 Aurtengo udan, Real Sociedad Fundazioak berriro jarriko du martxan bere Udako Campusa, 2013 eta 2016 (biak barne) artean jaiotako neska-mutilentzat. Campusa Zubieta XXI instalazioetan eta Landaberri Ikastolan (Zubieta auzoa) egingo da, eta jarduerak ekainaren 23tik uztailaren 24ra bitartean ospatuko dira, astez aste. Futbola izango da ardatz nagusia, baina egunero tartekatuko dira beste kirol eta jarduera dibertigarriak ere: atletismo jolasak, pilota, herri kirolak eta askoz gehiago. Guztia, RS metodologia pedagogikoaren bidez, eta tituludun eta esperientzia handiko begiraleekin. Parte-hartzaileak talde mistoetan eta adinaren arabera antolatuko dira, eta atezainentzako talde berezi bat ere egongo EMAN IZENA UDAKO CAMPUSEAN da. Campuseko ordutegia 9:00etatik 14:00etara izango da. Izen-ematea apirilaren 28tik maiatzaren 12ra egongo da zabalik. Plazak mugatuak dira eta parte-hartzaileak zozketa bidez hautatuko dira (maiatzaren 14an). Izen-ematea aste bakar baterako egin behar da eta taldeka egin daiteke (gehienez 4 laguneko taldeak). Gainera, lehen egunean parte-hartzaile guztiek Realaren opari bereziak jasoko dituzte. Zatoz Zubietara Informazio gehiagorako: 943 46 28 33 (5145)
[email protected]
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NTEwODM=