txuri urdin - Real Sociedad 226
Dagoeneko ezagutzen dugu zein izan den, gure zaleek aukeratuta, apirileko MVP-a. Gure webgunean erregistratutako erabiltzaileek bozkatu egin dute bere jokalari onena zein den hilabete honetako MVP sailkapena zehazteko. Irabazlea Mikel Oyarzabal izan da. Gure webgunean erregistratu diren eta bozkatu duten zaleen artean zozketa egin da kapitainaren kamiseta eta BM Supermerkatuan, babesle ofiziala, 100 euroko erosketa irabazteko. Zorionak! Funtzionamendua: Partida bakoitzaren ostean MVP-aren bozketa irekitzen da da. Behin epea itxita, botu gehien lortu dituzten jokalariek 3, 2 eta puntu 1 izango dute sailkapen nagusirako. Hilabetearen amaieran, puntu berdinketa badago jokalari desberdinen artean, jokalari bakoitzak jasotako botu kopurua begiratuko da berdinketa saihesteko. MVP, MVP, MVP ZARAUTZ TXURI URDIN Pablo Marinek zale zarauztarren maitasun guztia jaso zuen atzo. Erdilaria, martxoko MVPa, gure babesleak, BMk, Zarautzen duen establezimendura hurbildu zen arratsalde polit bat konpartitzeko haraino hurbildu ziren jarraitzaileekin. Iker Zalduak, zozketako garaileak, bere saria jaso zuen. Sakatu HEMEN eta ikusi bideoa
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NTEwODM=