txuri urdin - Real Sociedad 226
realaren aldizkari ofiziala 15 boletín oficial de la real sociedad de fútbol 15 Idazle txikiekin ospitalean Donostiako Ospitaleko neska-mutilek benetako idazleak direla erakutsi dute. Asteartean Donostiako zentruak Idazkera Lehiaketan aurkeztu diren euskaraz eta gazteleraz idatzitako lan onenak saritu zituen. Irudimen handia eta istorio deigarriak irakurri dira edizio berri honetan. Bertara Aihen Muñoz, Lucía Rodríguez eta Emma Ramírez gerturatu ziren. Ekimenari esker, Real Sociedad Fundazioaren laguntzaz, txikienek hainbat opari eta oroigarri jasotzeko aukera izan zuten. Liburuak, jostailuak...irabazleek hainbat sari izan zituzten. Sari banaketaren ondoren, txuri-urdinek solasaldi polita izan zuten txiki, guraso eta zentruko arduradunekin.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NTEwODM=