txuri urdin - Real Sociedad 226

realaren aldizkari ofiziala 17 Sakatu hemen eta jokatu REALEKO GOLEATZAILE NAGUSIA DERBIETAN? Zenbat dakizu derbiari buruz? Zure ezagutza erakutsi Athletic Clubekin dugun harremanari buruzko joko honekin. Maiatzaren 4a 21:00ak baino lehen parte hartzen dutenen artean, La Perlako talasoterapia zirkuiturako zortzi bale zozkatuko ditugu. ELESKY KELER ESPAZIOAN ARITUKO DA Keler Espazioak, klubaren ostalaritza eta aisialdi gunea denak, proposamen kultural berritzaileen aldeko apustua egiten jarraitzen du. Ekainaren 13an, Eleskyren ikuskizun berezi bat hartuko du. Elesky pianista, streamerra eta edukien sortzailea da, eta Espainiako musika eta mundu digitaleko erreferente nagusietako bat bihurtu da. Ikuskizunak bi zati izango ditu: lehen zatia esperientzia murgiltzaile bat izango da, zinemako eta bideo-jokoetako soinu- bandak interpretatuko dira proiekzio bisualekin lagunduta; bigarrena, berriz, guztiz interaktiboa izango da, eta ikusleek zuzenean abestiak eskatu ahal izango dizkiote artistari, hark orduantxe bertan joko dituelarik. Informazioa eta sarrerak

RkJQdWJsaXNoZXIy NTEwODM=