URPEKO SAILA

2017-ko onenei sariak

Realeko Urpeko Sailak ostegunean ospatu zuen Anoetako palkoan urte amaierako ohiko luncha non 2017 urteko kirolari onenei sariak eman zituen.

Felix Aguado eta Teresa Santos izan ziren aurtengo Urpeko Argazkian sarituak, Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelketak irabaziaz, eta seigarren Espainiako Txapelketan, automatikoki sailkatuz 2018 Txapelketarako.

Bestalde, urpeko arrantzalea den David Tartanek, Euskadiko Txapeldun eta Espainiako hirugarren, saria ere izan zuen. Foto Sub Txapelketa Sozialean, Felix Agudo eta Teresa Santosek Reflex Mailan lortu zuten saria, eta Jesus Montesino eta Hilario Martinezek Konpaktu Mailan. 


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!