6715 bazkide joango dira Reale Arenako bigarren lagunartekora

Guztira, 6715 bazkidek eman dute izena Reala eta AS Monacoren arteko lagunartekorako (asteazkena, 18:00etan). Izena eman duten bazkideek mezu elektroniko bat jasoko dute arratsaldean zehar, sarrera lortzeko informazioarekin. Beheko textuan, bigarren txandan izena eman duten bazkideei eserlekua lortzeko jarraibideak aurreratzen dizkiegu:

1- Sartu hemen sarreren plataforman sartzeko: https://ticketing.realsociedad.eus/open#/eventshome

2- Behin plataforman zaudela, bete eskatutako datuak (ID bazkidea eta lehen abizena maiuskulaz).

3- Aukeratu zure tokia eskuragarri dauden eserlekuen artean. Zure ohiko tribunako eserleku bat aukeratu beharko duzu. Beheko Tribuna Nagusiko bazkideen kasuan izan ezik, hauek Goi Tribuna Nagusiko edo Ekialdeko Tribunako eserleku bat aukeratu ahal izango baitute.

4- Eserleku horretara joango den pertsonaren datuak bete (ez du zertan bazkidea izan behar). Sarrera hori izenduna eta besterenezina izango da.

5- Prozesua osatu eta mezu elektroniko bat jasoko duzu sarrerarekin (begiratu zure Spam ontzia, aurkitzen ez baduzu)

6- Ez ahaztu sarrera hau zelaian bertan aurkeztea (inprimatuta edo mugikorrean).

KLIKATU HEMEN OSASUN NEURRIAK ETA GOMENDIOAK IRAKURTZEKO

Sanseren eta Burgosen arteko lagunarterako formularioa zabalik

Jada, eskura duzu Sansek uztailaren 31ean Reale Arenan jokatuko duen lagunarterako sarrera eskatzeko formularioa. Aurkaria Burgos CF izango da eta 19:00etan jokatuko da. Gure bazkideak bakarrik joan ahal izango dira.

Klikatu hemen formularioa osatzeko

Klikatu hemen informazio gehiagorako

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!