Korner: “El jugador”

Estreinaldi handia

Vídeo

Gaur “El jugador” antzezlana estreinatu da Antzoki Zaharrean. Obrak homosexualitateari buruz hitz egiten du, futboleko munduan tabu den gaia. Zaleek estreinaldiarekin gozatu eta gaia futboleko munduan gai arrunta bihurtzearen garrantzia elkarbanatu dute. Futbolean oso gutxi hitz egin da homosexualitateari buruz.

Jorge futbolari profesionala da. Eta gay da, inork ez dakien arren. GIB diagnostikatzen diotenean, gezur espiral bat eraikiko du Jorgek bere homosexualitatea aitortzea saihesteko. Hala, zintzotasunik gabeko bidaia horrek eramango du bere bakardadera, karta-gaztelu baten antzera behera datorren mundu bat zutik iraunarazi nahian.

Informazio osoa Kornerren.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!