Korner: Futbola idatziz

Kultura eta futbola, inoiz baino gertuago

Vídeo

Geroz eta gehiago dira futbolean inspiratzen diren liburuak, ertz desberdinetatik heltzen diotenak eta bere esperientzia anitzak biltzen dituztenak. Jorge Valdanok, futbolean jakitun handienetako bat, eta Carlos Zanonek, idazle eta BCNegra-ko komisario, ezin hobe itxi dute Ernest Lluch kultur etxean antolatu diren Korner Festibalaren ekintzak. Solasaldia oso interesgarria izan da, Leire Palacios moderatzaile izanda.

Zaleek aretoa bete eta bi protagonistekin disfrutatu dute. Valdanok eta Zanonek liburuen eta futbolaren arteko geroz eta harreman joriagoa hizpide izan dute. Jorge Valdanok kultura eta futbolaren munduak gero eta elkartuagoak daudela adierazi du eta adibide argia jarri du: futbolari buruzko liburuak gero eta gehiago idazten eta saltzen dira gaur egun. Bestalde, Carlos Zanonek futbolari buruz idaztea oso zaila dela aipatu du: “Hala ere, futbolak elementu asko ditu futbola liburu batean bizi ahal izateko”. Bi protagonistek futbola deskribaezina dela esan dute. Gainera, futbolak literaturan bizitza asko duela aipatu dute.

Era bikaina izan da Ernest Lluchen astean zehar ospatu diren ekintzak amaitzeko. Kultur etxeak kultura eta futbola elkartu ditu solasaldi, elkarrizketa eta tailerren bidez.

Informazio osoa Kornerren.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!