Ondo pasa nahi al duzu?

Zabalik da 'Aste Santua Realarekin' ekintzarako inskripzio epea. Real Sociedad Fundazioak antolatzen duen ekintza hau 2000 eta 2007 urte bitartean jaiotako neska-mutilentzat zuzenduta dago eta apirilaren 3tik 6era ospatuko da. Lau egunetan egiten da Zubieta XXI instalazioetan. Honela, ekintzan parte hartzen dutenek bere idoloak gertutik ezagutzeko eta RS metodologiarekin ikasteko aukera izango dute. 

Futbolari dagokionez, kontzeptu tekniko-taktikoak lantzen dira bakarkako eta taldeko joko-ariketen bidez. Goiz bat edo bi, atezain postuarentzat egokitutako oinarrizko ezagutzak lantzen dira. Gero beste kirolekin aldizkatzen da, besteak beste atletismoa, pilota, saskibaloia, herri kirolak eta abar. Horretarako Zubieta XXI-era erantsita dagoen Landaberri ikastola erabiltzen da. Kirol arloan hezitzeaz gain, Real Sociedad Fundazio-tik gazteei bideratuta dauden ekintza hauek aprobetxatzen ditugu errespetua, taldeko lana, autonomia, erantzunkizuna, eta abar bezalako balioak irakasteko. Horretarako bai kirol arloan bai pedagogiko arloan, gaituak eta esperientzia handiko taldeko lana dugu.

2002 eta 2009 urte bitartean jaiotako neska-mutilak Realaren web orri ofizialaren bitartez inskribatu ahal dira. Izen-ematearen epea martxoaren 26an itxiko da. Gogoratu beharra dago leku mugatuak daudela. Informazio zehatzagoa izan nahiez gero hemen aurki daiteke:

https://fundazioa.realsociedad.eus/eu/f/IkasiBizi/Ficha/aste-santua-realarekin

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!