Reale Arenako bazkideentzako arreta bulegoa itxita egongo da datozen egunetan. Langile batek COVID-19 kasu positibo bat izan duenez, eta osasun-jarraibide eta protokoloei jarraituz, bulegoa itxita egongo da aldi baterako. Berriz irekitzen denean, behar bezala argitaratuko da.
Bien bitartean, datozen egunotan, arreta telematikoa eskainiko zaio bazkideari. Edozein kontsulta edo kudeaketa [email protected] posta elektronikoaren bidez edo 943-462833 telefonora deituz egin ahal izango da.