SANSE – FC ANDORRA (20:00)

Ametsa hasten da

Sansek LaLiga SmartBankera igotzeko playoffetako lehen kanporaketa jokatuko du gaur Francisco de la Hera estadioan FC Andorraren aurka. Ilusioz beteriko denboraldi honetan, eta itxaropen guztiak gaindituz, aukeratuak dauden taldeak baino ez daude, maila honetako onenak, hain zuzen ere, urrats bat gehiago eman eta igoera posible batekin amets egiten jarraituko dutenak. Jokoa eta, bereziki, emaitzak lagun izan dituzte txuri-urdinek lehen partidetatik, playoff honetara arteko bidean aurkitzen zuten oztopo bakoitza gaindituz. Azken jardunaldian fase honetarako sailkatu zen aurkari bat izango dute aurrean, baina esperientzia handiko jokalariak izango dituzte aurrean. Partida zuzenean jarraitu ahal izango da Foottersen bidez. Aupa Sanse!

PASAIA KE – REAL C (18:00)

Gure hirugarren taldeak Jesus Mari Zamoran jokatuko arratsalde honetan Pasaiaren aurka bigarren faseko azken jardunaldian. Txuri-urdinek nahikoa izango lukete puntu batekin RFEF Bigarren Mailara igo direla ziurtatzeko eta horrela denboraldi historikoa amaitzeko. Sestaok irabazi eta gure bigarren filialak galtzen badu ez litzateke igoera lortuko; beste edozein emaitzarekin, igoera ziurtatuta egongo litzateke. Azken urratsa besterik ez da geratzen. Dena ematera. Aupa Real!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!