Gabonak Realarekin

Apuntatuko al zara?

Geroz eta gutxiago falta da txikienek esperientzia ahaztezinaz disfrutatzeko Real Sociedad Fundazioak antolatzen duen 'Gabonak Realarekin'. Gaur ekintza arrakastatsu honetan izen emateko epea zabaldu da, 2002. eta 2009. urteen artean jaio diren neska-mutilentzat zuzenduta dagoena. 'Gabonak Realarekin' bi txandatan ospatuko da, abenduaren 26tik urtarrilaren 5era. Lekuak mugatuak dira.

Ekintza honi esker, txikienek kirola praktikatzeko aukera izango dute Zubietako instalazioetan, primeran pasako dute lagun berriak egiten eta, bertan, Realeko jokalariak gertutik ezagutu ahal izango dituzte.

Inskripzio epea abenduaren 19an itxiko da, bi egunak barne. Apuntatzeko, webgunearen bidez egin behar da, esteka honetan: https://fundazioa.realsociedad.eus/eu/f/IkasiBizi/Ficha/gabonak-realarekin 


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!