Atzoko garaipenaren ondoren, Realak Sturm Grazen kirol instalazioetan egin du lan. Merkur Stadionen titular izan zirenek errekuperazio-lana egin dute hotelean, eta gainerakoak Austriako taldearen entrenamendu-zentrora joan dira, lanarekin jarraitzeko. Ez dago atsedenik, bi egunetan beste konpromiso gogor bati ekingo baitiogu. Atletico de Madrid izango dugu zain Metropolitanon.