EMAKUMEZKO ENTRENATZAILEEN UEFA B KURTSOA

Aukera gehiago baldintza desberdinetan

Vídeo

Uztailaren 23an amaitu zen, Real Sociedad Fundazioak eta Gipuzkoako Futbol Federazioko Entrenatzaileen Elkargoak sustatu duten emakumeentzako UEFA B mailako ikastaro esklusiboa.

Martxoan hasi eta uztailean amaitu den ikastaro honetan 8 emakumek hartu dute parte. Astelehenetan online klaseak izan dituzte eta Zubietan elkartu dira larunbatetan. 16 irakasle izan dituzte, horietatik 11 Realeko teknikariak izan direlarik.

Kurtso honen hastapenak ezagutzeko aldiz, ia 2019ra egin behar da atzera. Emakumezkoen teknikari falta nabari zen, gabezia bat zegoen. Nola zen posible, Gipuzkoan hainbeste lizentzia dauden lurralde bat izanik ia emakumezkorik ez egotea? Galdera horri erantzuteko ikerketa bat burutu zuen Realak. Hainbat gabezia aurkitu baldin bazituzten ere, erreferente falta izan zen nagusietako bat. Europa mailan emakumeen presentzia handitzeko berezko proiektuak daude, tartean, soilik emakumeei zuzendutako ikastaroak.

Hutsune hori ikusirik, kurtso hau martxan jarri nahi zela erabaki zen. Lehen pausuetako bat emakumezko futbol jokari zein klubetako beste partaideak Zubietara gonbidatzea izan zen. Bertan, beraien iritziak jaso zituzten eta horiek baliatu zituzten pasa den larunbatean amaitu zen kurtsoa osatzeko.

Kurtso honen berezitasuna, besteak beste, genero perspektiba da, alegia, emakumezko futbolarien beharrak eta berezitasunak kontuan hartzea edukietan, hizkuntza inklusiboa bermatzea, eta batez ere, emakume entrenatzaileen artean sareak sortzea, esperientziak elkar banatzea, eta neska gazteen artean ereduak sustatzea. Horretarako, ikastaroa eman duten irakasle guztiek aurrez Ainhoa Azurmendi kirol psikologoak eskainitako formakuntza jaso zuten. Bertan, genero berdintasunean oinarritutako ezagutza eta estrategiak eskaini zituen kurtsoak beste begirada desberdin bat izan zezan.

Uztailaren 23an, ikastaroa amaitu ondoren, parte-hartzaile, irakasle eta antolatzaile guztien iritziak jaso ziren. Adierazpenak entzun ondoren, jaso duten prestakuntzarekin ikasleak ulertuta, entzunda eta oso gustura sentitu direla ondorioztatu da; beraz, esperientzia positiboa izan da bai klubarentzat bai parte-hartzaileentzat.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!