BEASAIN KE 2-2 REAL C

Berdinketa azken minutuetan

Gure hirugarren taldeak bina berdindu du arratsalde honetan Loinazen Beasainen aurkako derbian, azken hamar minutuetan bi gol sartu eta gero. Lehen zatia berdinduta egon da eta ez da gol aukera askorik izan. Txuri-urdinak hobeto sartu dira norgehiagokara, ekimena eramanez eta kontrako atea bilatuz. Teijeirak, area barrutik egindako ezkerkada baten ostean, donostiarrak aurreratzeko zorian izan da, baina atezainak saihestu egin du. Eta hurrengo jokaldian, Ordoñezek ezkerretik egindako erdiraketa aprobetxatu du beasaindarrak aurreratzeko, bigarren zutoinean errematatuta. Etxekoek hobeto bukatu dute lehen zatia eta aldea handitzea lortu dute Arzamendiren golari esker, baina epaileak baliogabetu egin du eskuarekin errematatzeagatik.

Kanpokoek aurrerapausoa eman dute aldageletatik igaro ostean, emaitzari buelta eman nahian. Beasaindarrak, aldiz, eraginkorragoak izan dira. Pitak, Guijarroren pase sakon baten ostean, ez du barkatu buruz burukoan bigarrena sartzeko. Gure hirugarren taldeak saiatzen jarraitu du, dena galduta bazirudien ere, eta amaierarako hamar minuturen faltan, aldea murriztea lortu du Karrikaburuk penaltiz. Azken txanpan, Karrikaburuk bigarren zutoinean egindako erremateak binako berdinketa sinatu eta puntu bat eskuratzeko balio izan du. Horrela, txuri-urdinak bigarren postu pribilegiatuan kokatu dira. Lehen fasea bukatzeko bi jardunaldi besterik ez dira falta eta hurrengo jardunaldian puntu bat nahikoa izango litzateke Deustoren aurka lehen hiru postuetan bukatzeko.

Ficha teknikoa:

Beasain KE: Artetxe, Balerdi, Eguren (Imaz, min. 37), Ordoñez (Begiristain, min. 86), Manuel, Pita, Iglesias, Guijarro (Garmendia, min. 71), Etxabeguren, Eizagirre (Lafuente, min. 71) eta Arzamendi.

Real C: Arana, Cortes, Obeso (Cantero, min. 35), P. Rodriguez, Zoilo, Zubillaga, U. Garcia (Dadie, min. 57), Kortajarena, Goñi (Balda, min. 76), Teijeira (Magunazelaia, min. 57) eta Lespinasse (Karrikaburu, min. 57).

Golak: 1-0: Ordoñez, min. 28; 2-0: Pita, min. 51; 2-1: Karrikaburu, min. 78 (p.); 2-2: Karrikaburu, min. 90

Epailea: Diaz Mendez. Txartel horia erakutsi die etxeko Eizagirre, Pita, Garmendia, Eguren eta Manueli eta kanpoko Teijeira eta Zubillagari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!