Korner: "El jugador"

Gaur estreinatuko da

Vídeo

Atzo “El jugador” aurkeztu zen, gaur, 20:00etan Antzoki Zaharrean, estreinatuko den antzezlana. Korner Festibalaren, kultura eta futbola elkartzen dituen festibalaren, ekintza indartsuenetarikoa da. Antzezlanean futbolaren arloan hitz egiten ez den gai bati buruz hitz egiten da: homosexualitatea.

Iñaki Gabarain, Ernest Lluch kultur etxeko zuzendaria, Andoni Iraola, Real Sociedad Fundazioko zuzendaria, eta Eduardo Gimeno, Ana Telenti eta Arturo Vargas aktoreek obra aurkeztu zuten. Gabarainek eta Iraolak homosexualitatearen gaia futbolean arrunta bihutzearen garrantzia oso handia dela azpimarratu zuten. Bestalde, aktoreek Donostia Kulturari eta Real Sociedad Fundazioari emandako pausoa eskertu zieten zaleek gaia edozein arlotan ikus dezaketen aukera izateko.

Obra gaur Antzoki Zaharrean estreinatuko da (20:00etan). Jorge futbolari profesionala da. Eta gay da, inork ez dakien arren. GIB diagnostikatzen diotenean, gezur espiral bat eraikiko du Jorgek bere homosexualitatea aitortzea saihesteko. Hala, zintzotasunik gabeko bidaia horrek eramango du bere bakardadera, karta-gaztelu baten antzera behera datorren mundu bat zutik iraunarazi nahian.

Sarrerek 5 euroko prezioa dute eta Donostiako webgunean eta leihatiletan eskura daitezke.

Informazio osoa Kornerren.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!