III. TXIMIST TXAPELKETA

Bihar hasiko da

Tximist txapelketaren hirugarren edizioa bihar hasiko da Hondarribiko Hondartza kiroldegian. Txapelketa Aintzane Encinasek antolatzen du eta Real Sociedad Fundazioaren laguntzarekin egiten da. 

14 urte baino gehiago duten nesken areto futboleko txapelketa da eta helburua Juan Carlos Samaniego ‘Tximist’, Realeko bir-egokitzailea, oroitzea da. 17:00etatik aurrera hasiko dira neurketak eta txapelketak asteburu osoa iraungo du. Igandean finala jokatuko da eta sariak banatuko dira.

Berritasunen artean, edizio honetan F8ko Infantilen txapelketa bat antolatu da. Ondorengo taldeak izango dira parte hartzaileak: Reala, RFEFren Eskola, Madrid CFF, CA Osasuna, eta Hondarribia, Zarautz, Intxaurdi eta Les Genets talde Konbenituak.

Kiroldegi kanpoan ekintza ezberdinak antolatuko dira zaleentzat. Txikientzat tailerrak izango dira eta photocalla kirolariekin. Bestalde, footbak kiroleko erakusketa izango da Europako Txapeldunarekin. 

Txapelketaren informazio guztia helbide honetan dago.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!