SANSE – BARAKALDO (LARUNBATA, 18:00)

Bihar, lagunartekoa Barakaldoren aurka

Sansek geroz eta gertuago dagoen liga hasiera prestatzen jarraitzen du. Hori dela eta, gure bigarren taldeak Barakaldo jasoko du bihar Zubietako z7 zelaian 18:00etatik aurrera, lagunarteko partida bat jokatzeko eta minutuak pilatzen joateko. Txuri-urdinek beste bost lagunarteko jokatuko dituzte datozen hiru asteetan, ahalik eta modurik onenean iristeko urriaren 18ra, denboraldia hasteko data erabakigarrira. Neurketa Real Sociedad TVren bidez jarraitu ahal izango da zuzenean.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!