REAL SOCIEDAD – AS MONACO (18:00etan)

Informazio baliagarria

Realak eta Monacosek Reale Arenan jokatuko dute asteazkenean, 18:00etatik aurrera. Lagunartekorako sarrera baduzu, hemen uzten dizugu informazio interesgarria:

Klikatu hemen eta gogoratu osasun-neurriak eta gomendioak

Ateen irekitzea

Reale Arenara sartzeko ateak 17:00etatik aurrera egongo dira zabalik, hau da, partida hasi baino ordubete lehenago. Joan garaiz, azken orduko pilaketak saihesteko eta aukeratu duzun eserlekua erraz aurkitzeko. Garrantzitsua da gogoratzea sarrera-tornuan zure eta sarrera-plataforman kudeatu duzun eserlekua NANa aurkeztu beharko duzula, ez zure bazkide-txartela.

Tabernetako zerbitzua

Jakinarazi zen bezala, 17:30ean taberna bat irekiko da estadioko gune bakoitzean (hamar taberna), baina hidrataziorako ura bakarrik eskainiko da (euro bat). Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea; mesedez, edan zure eserlekuan eserita zaudenean. Osasun agintariek, estadio barruan elikagairik ez kontsumitzea gomendatzen dute.

Reale Arenako denda

Reale Arenako denda ere zabalik egongo da partidaren atarian. 10:00etatik 20:00etara egongo da martxan, etenik gabe. Estadioan bezala, dendan ere saltokientzat ezarritako osasun-neurriak bete beharko dira.

Bazkidearentzako arreta

Reale Arenako bazkidearen arretarako bulegoa, Atano III. pilotalekuaren parean dagoena, martxan egongo da 16:00etatik aurrera, partida honen inguruan sortzen zaizun edozein zalantza edo kontsulta argitzeko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!