ATLETISMOA

Bikain amaitzera

Getafeko pista berrituak Espainiako Txapelketa hartuko du asteburu honetan, Realeko hainbat ordezkari bertan egonda. 13 atleta txuri-urdin joango dira Madrilera bakarkako probetan lehiatzeko, 4x100 eta 4x100 erreleboetan ere izango dira gipuzkoarrak.

Ez da dominik espero aurtengo edizioan, helburua denboraldia sentsazio onenekin amaitzea da. Aurreko edizioan saria eskuratu zuten hiru atletek ez dute parte hartuko (Istar Dapena, Orkatz Beitia eta Iñigo Rodriguez) egoera desberdinengatik.

Hala ere, txuri-urdinek beren onena emango dute finaletarako txartela eskuratzeko Teledeportek zuzenean emango duen ekitaldian.

Realaren ordezkaritza Getafen hurrengoa izango da:

100 metro: Octavian Mihail Romanescu

200 metro: Alberto Muñoz

400 metro: Gen Esteban Abreu eta Adrián Rocandio

800 metro: David de Blas

1.500 metro: David Lorenzo

3.000 metro oztopoak: Carlos Gallego

10.000 metro martxa: Mario Sillero

110 metro hesiak: Javier Donés eta Iban Maiza

Altuera: Asier Corthay

Salto-hirukoitza: Pablo Cid

Mailua: Servando Rivas

Aipatutako atletez gain, erreleboetako bi taldeek sailkapena lortu zuten. Lesioak direla eta ez dira momentu onenean iritsiko, zortzi onenen artean egotea sari bat da jada. Laukoteak konfirmatzeko daude oraindik.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!