Udara Realarekin

Datorren urtera arte!

Vídeo

Beste behin Udara Realarekin programak txuri-urdinez margotu ditu txikien udako egunak. Guztiek klubaren barnean udara ahaztezin bat bizitzeko ilusioa bete dute. Azken asteetan ehunka umek RS Campus, RS Nesken Campusa eta RS Udalekuetan parte hartu dute, Udara Realarekin osatzen duten hiru jarduerak, udara kirolez eta balio realistez betetzeko, hala nola errespetua, talde-lana, autonomia, erantzukizuna, etc.

Etxeko monitoreek eta txikiek elkarbizitza bikaina izan dute eta futboletik haratago lan egin dute, egunerokotasunean pilota, saskibaloia, mendi martxak eta jokalariekin topaketak bezalako jarduerak burutuz. Zalantzarik gabe, betirako gordeko dituzten oroitzapenak izango dira. Oraingoz amaitu da, baina datorren kurtsoan Udara Realarekin indarberrituta itzuliko da egunero Zubietan eta Lekarozen ikusi ditugun irribarreak berriro ere posible egiteko. Datorren urtera arte!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!